Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/09

BFAk N-634 errepidea hobetzeko proiektu bat gauzatzen ari da Bolueta parean

Bizkaiko Foru Aldundiak N-634 errepidea hobetzeko proiektu bat gauzatzen ari da, Bolueta parean. Proiektu horrekin trafikoa baretzeko neurriak ezarriko dira eta Bizkaiko hiriburuko oinarrizko komunikazio-bidea den hiribidea eraldatuko da.

rss Ezagutzera eman

Obren adjudikazioaren aurrekontua 2.077.242,63 euro da eta obrak egiteko epea, 11 hilabete. Obrak fase ezberdinetan egiten ari dira, trafikoan ahalik eta eragin gutxien izateko. Abuztuaren 10etik 11ra bitarteko gauean egingo da lehenengo fase-aldaketa. Fase horren (D fasea) helburua da bidegurutzearen erdian gune bat egokitzea eta gune horretan glorieta bat egiteko eta zerbitzuak berritzeko lanei ekitea.

Erdiko gune horretan egin beharreko lanak amaitu ondoren, beste aldaketa bat egingo da trafikoaren antolaketan: semaforoz araututako behin-behineko glorieta bat jarriko da. Fase honen (E fasea) helburua da behin betiko glorietaren ipar-mendebaldean zerbitzuak berritzeko lanak eta sendotze-lanak egitea. Obren ondorioz trafikoan egongo diren aldaketen data zehatzen berri emango da gertatzen direnean.