Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/09

Ortuzar: “Bereizi egin behar ditugu hauteskunde arloko ekintza eta krisiaren aurkako ekintza”

Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak, Andoni Ortuzarrek Cope irrati-kateak egin dion elkarrizketa batean adierazi duenez, “Espainiako Gobernua oso berandu hasi zen krisiaren kontrako ekintzak abiarazten. Zapaterok dena oso ondo zihoala esaten zuen behin eta berriro, baina ez zen krisia onartzeko gauza izan eta arazoari irtenbidea emateko denbora asko galtzea eragin zuen jarrera horrek”.

rss Ezagutzera eman
Ortuzar: “Bereizi egin behar ditugu hauteskunde arloko ekintza eta krisiaren aurkako ekintza”

ARGAZKIA JAITSI

“Ez dakit Gobernu honek adostasun-itunik sinatzeko aukerarik duen. Alderdi guztiok akordio politiko zabala erdiesteko ahaleginak egin behar genituzke, alderdien interesak krisiaren amaierarako oztopo izan ez daitezen”, gaineratu du burukide jeltzaleak.

Halaber, BBBren lehendakariak gogorarazi duenez, “baldin eta oposizioari beti ezezkoa ematen jo eta su bagabiltza, ez dugu inolako akordiorik lortuko. Bereizi egin behar ditugu, alde batetik, ekintza politikoa eta hauteskunde-ekintza, eta bestetik, krisiaren aurkako ekintza”.

1979. urtean Gernikako Estatutua onetsi ondorik eta haren eskumenak betetzeko 33 urte itxaron ostean, “gure ustez, Estatutua berritzeko egokiunea da egungoa. Abertzaleon eta abertzale ez direnen arteko itun handia jadetsi nahi dugu, gure burujabetza garatuko duen ituna alegia”, azpimarratu du Ortuzarrek.

 

Hauteskundeetara Bildurekin batera joateari dagokionez, burukide abertzaleak azpimarratu du koalizio hori ezin gauza daitekeela, zeren eta Bilduk eta EAJk Herria eraikitzeko dituzten moduak zeharo ezberdinak baitira. “Ezker abertzalea ezker oso erradikala da, eta gu, berriz, alderdi humanista gara, eta beraz, gure arteko ezberdintasunak oso nabarmenak dira”.