Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/10
Arrosario Parkeko argiteria lehengo moduan jarri eta konpontzeko eskatu dio Udalari Barakaldoko EAJren udal taldeak
Arrosario Parkean argiak lehengo moduan jartzeko eta konpontzeko eskatu dio Udalari Barakaldoko EAJk; izan ere, horri buruzko hainbat kexa helarazi dizkiote San Bizente auzoko biztanleek talde jeltzaleari.
EAJk komunikatu batean adierazi duenez, auzo honetako biztanleak “egoera honek eragiten duen segurtasunik ezaz kexatzen dira, zeren egoera horrek bi hilabete luze irauten baitu”; horrez gain, egoera horretaz “oso arduratuta daude, ezen, egoera gogaikarria izateaz gain, alde horretatik paseatzen ibiltzen diren oinezkoek segurtasun falta handia ere baitaukate, eta batez ere emakumeek”, ohartarazi du Amaia del Campo bozeramaile jeltzaleak.
Talde jeltzaleak joan den astelehenean egiaztatu ahal izan zuenez, “egia esan, arestion aipatu den parkeko argi askok eta askok ez dute argirik ematen”; hainbestez, astearte honetan eskaera bat aurkeztu diote alkateari, parke honetako argiteria publikoa “berehala konpontzeko behar diren neurri egoki guztiak” har ditzan, “argi horiek ez baitute gaur egun funtzionatzen”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25