Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/11
Trapagarango Udala eta Baturik alkartea batu egin dira tokiko merkataritzea eta ostalaritzea sustatzeko
Trapagarango Udalak eta Baturik alkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe tokiko merkataritzea eta ostalaritzea sustatzeko; hitzarmen horri esker, erakunde biek barrikuntza asko egiteko konpromisoa hartu dabe: Udalak Merkataritzea Indartzeko Plana idaztea aztertuko dau, eta alkarteak neurri multzoa prestatzea.
Merkataritzea Indartzeko Planari jagokonez, Udalak 2012ko lehenengo seihilekoan aztertuko dau, eta urigintzagaz lotutako erabagi estrategikoak hartzeko balioko dau: zirkulazinoa arautu, kaleak oinezkoentzako ipini, eta beste batzuk. Baturik alkarteak, bestalde, konpromisoa hartu dau udal arloakaz gehiago kolaboratzeko, Udalak antolatutako ekintza sozial eta kulturaletan; erosketa-txartela areagotu eta sustatzea, Gabonetan merkataritza sektorea laguntzeko kartel txapelketea, eta urtero merkataritza-azoka bi antolatzea, martian eta irailean.
Gai honeetan be lankidetza gehiago eukiko dabe: merkataritzeari eragin ahal deutsien herri bideetako udal esku-hartzeen ganeko informazinoa; arkitektura oztopoak kentzea; Baturikek antolatutako ekitaldiak (Merkataritza Azokea, kiroldegia erabiltzea erraztuz); aholkularitzea, diru-laguntzei jagokienez, langileak kontratatzea saritzearen ganean… Enplegu eta Tokiko Garapenerako Agentziaren bidez; merkatarien eta ostalaritzako beharginen ikastaroak eta batzarrak egiteko udal lokalak ixtea; herriko saltokietan erosketak egitea erraztea; Gabonetan merkataritza kaleak argitzea; kaleetan txakurren gorotzak garbitzea areagotzea eta arau-hausleei zigorrak jartzea; udal instalazinoen ordutegiak luzatzea aztertzea; eta Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren zaintza eta segurtasuna indartzea.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25