Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/12

Orozkoko EAJk gezurtatu egin ditu egungo gobernu taldeak aurreko kudeaketari buruz egin dituen kritikak

Euzko Alderdi Jeltzaleak Orozkon duen udal taldeak ihardetsi egin die gaur egun Udala gobernatzen duen ADIE taldeak jeltzaleen aurreko udal gobernuaren kudeaketaren gainean egin dituen kritikei, eta zeharo gezurtatu ditu kritika horiek guztiak. Euzko Alderdi Jeltzalearen Orozko Buru Batzarraren bozeramaileak adierazi duenez, “gezurra da lehengo alkateak lansaio erdia izateak diru-laguntzak galtzea eragin duenik”.

rss Ezagutzera eman

Hainbestez, diru-laguntzak galdu direnik gezurtatu ez ezik, talde jeltzaleak esan du, eskuratu ere, sei milioi euroko diru-laguntzak eskuratu zirela zenbait azpiegitura eta inbertsio burutze aldera. Jeltzaleen aburuz, tamalgarria da “lansaio osoan jardungo duen alkatea eduki behar dela justifikatu nahi izateko” EAJren lehengo udal gobernuaren kudeaketari buruz “hainbat eta hainbat gezur plazaratu behar izatea”.