Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/16
“Bilduren atzean ostentzea” leporatzen dio Ortuzarrek Ezker Abertzaleari eta “ETAren aurrean ausart eta argi jokatzeko” eskatu dio
Andoni Ortuzarrek, Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak, “ausarta ez izatearren Bilduren atzean ostentzea” leporatu dio Ezker Abertzaleari, eta “ETAren aurrean ausart eta argi jokatzeko” eskatu dio. Halaber, buruzagi jeltzalearen iritziz, Bildu ilegaltzat jotzea “hutsegite handia" izango litzateke, eta esan du koalizio burujabezaleak hauteskundeetara EAJrekin batera joateko egin duen proposamena “tranpa" bat dela.
Burukide jeltzalearen aburuz, Bilduri ez zaio eskatu behar “ETAren aurrean ausart eta argi jokatzeko”, Ezker Abertzaleari baizik; hainbestez, Ortuzarren ustez, PSOE eta PP “oker dabiltza”, Bildu koalizioa “abaguneko gaietan luparen pean” jartzen ari baitira.
Ortuzarrek adierazi duenez, José Luis Rodríguez Zapatero Espainiako presidenteak Gobernutik joan aurretik hizpatutako transferentziak emango dituen hitza eman dio EAJri, eta esan du Ibarretxe Plana “erreferentzia bat” dela, Euskadirentzat estatus politiko berria ezartzeko EAJk egin duen proposamenari doakionez, baina Plan hori “galbahetik pasatu” eta arreta handiz aztertu behar dela.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25