Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/17

Andoni Ortuzar: “Alderdi ezberdinak gara”

Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek salatu duenez, abertzaleok hauteskunde orokorretara elkarrekin joateko Bilduk egin duen proposamenaren asmoa “hutsetik hastea da, politika eurek asmatu izan balute bezala”; burukide jeltzaleak gaineratu duenez, ezker abertzalea ez dabil “zintzo” eskaintza horrekin, horrela bere “kontraesanak eta hutsegiteak” ostendu nahi baititu.

rss Ezagutzera eman
Andoni Ortuzar: “Alderdi ezberdinak gara”

ARGAZKIA JAITSI

RNEri egindako adierazpenetan berretsi duenez, “alderdi ezberdinak gara”, eta horrenbestez,  “alderdi bakoitzak Euskal Herria ikusteko era berezia dauka”, eta bai “ekonomiaren eta gizartearen arloetan eraiki nahi den eredua” ere.

Halaber adierazi du ezen, “zikloa aldatzea” eta PPri “gobernatzea tokatzen bazaio”, Euzko Alderdi Jeltzaleak orain arteko “jarrera bera” izango duela; Ortuzarrek azpimarratu duenez, azken lau urteotan bere Alderdia “Espainiako politikan izan denik eta alderdirik arduratsuena” izan da. Beraz, esan duenez, "PP da aldatu behar dena", zeren eta “beste alderdi batzuekin” akordioak sinatzeko “ezgaitasun nabaria” duela nabarmentzen baita, Euskadiko “adibide txarra” salbuetsita. Haren aburuz, baldin eta Mariano Rajoyen alderdiak hurrengo hauteskunde orokorrak irabazten baditu, “aldatu egin beharko du politika egiteko duen modu larderiatzaile hori”, “Moncloako aulkian esertzeko obsesio hutsak mugiarazten duena.