Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/17

“Izurri eta gaitz guztietatik libra gaitzala” eskatu dio Iñaki Azkunak San Rokeri

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea San Roke baselizan santuaren egunean urtero eman ohi den mezatan izan da astearte honetan; meza horretan, “izurri guztietatik eta gaitz guztietatik libra gaitzala” eskatu dio santuari, “izurri eta gaitz gehiegi dago-eta”. Sondikako udal mugartean dagoen Artxandako San Roke baselizan abuztuaren 16an urtero ematen den mezatara joan aurre-aurretik egin zituen alkateak adierazpen horiek. Azkunarekin batera, Udalaren Herri Lan arloko zinegotzi José Luis Sabas eta Sondikako alkatea den Gorka Carro jeltzalea ere izan dira meza horretan.

rss Ezagutzera eman
“Izurri eta gaitz guztietatik libra gaitzala” eskatu dio Iñaki Azkunak San Rokeri

ARGAZKIA JAITSI

Alkateak azaldu duenez, elizkizun hori “aukera ezin hobea da” Bilboko eta Sondikako udalak “anaia legez elkar hartzen jarraitzeko, eta ahalik eta gairik gehienetan elkarrekin lanean irauteko”. Ondoren, bi agintariok baselizako kontuak aztertu dituzte; izan ere, kontuon balantzea urtero izaten da positiboa.