Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/17

“Lópezen Gobernuak euskara bigarren kategoriako hizkuntza izatea nahi du”

Euzko Alderdi Jeltzalearen iritziz, Eusko Jaurlaritzak hizkuntzaren alorrean hartu duen azken erabakia hizkuntza-normalizaziorako atzerapauso ikaragarri handia da; izan ere, erabaki horren arabera, euskara merezimendu huts-hutsa izango da Eusko Jaurlaritzarako hurrengo oposizioetan.

rss Ezagutzera eman
“Lópezen Gobernuak euskara bigarren kategoriako hizkuntza izatea nahi du”

ARGAZKIA JAITSI

Erabaki horrekin, López lehendakariaren gobernua euskara baztertzen ahalegindu da, bigarren mailako hizkuntzatzat jotzen baitu. Jarrera honek ahaztutzat geneuzkan garai ilunak gogorarazten dizkigu. 

Hain zuzen ere, gizarteak euskara lehenesten duten hizkuntza-ereduak aukeratzen ditu, gero eta gehiago; EAJren aburuz, jarrera horren aurrean, Lópezen gobernuak eta PPk administrazioaren beraren baliabideak erabiltzea erabaki dute euskararen garapena geldiarazten saiatzeko eta hizkuntza-normalizazio osoa galarazteko. Horrela jokaturik, 30 urtetik gora iraun izan duen  adostasun sozial eta politikoa hautsi dute.

EAJren ustez, PSEren eta PPren arteko ituna dela medio, euskal kulturaren arlo guztien aurkako borroka etengabearen beste emaitza bat da erabaki hori.