Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/18

Ortuzarrek dio “pentsaezina eta astakeria galanta” izango litzatekeela Euskadik aldundiak bazter uztea

Bizkaiko EAJren lehendakaria den Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, “pentsaezina eta astakeria galanta” izango litzateke Euskadik aldundiak bazter uztea, eta esan du “Espainiako Estatuaren gobernu-ereduan eta eredu ekonomikoan hainbat eta hainbat aldaketa” egin daitezkeela “erakundeak kendu” baino lehen. Horrezaz gainera adierazi du bai PSOEk eta bai PPk “egunero” egingo dituztela “hauteskunde-hatsa” duten eta krisitik irteteko ezertarako balio ez duten proposamen “deigarriak”.

rss Ezagutzera eman
Ortuzarrek dio “pentsaezina eta astakeria galanta” izango litzatekeela Euskadik aldundiak bazter uztea

ARGAZKIA JAITSI

Ortuzarrek esan duenez, aldundiak, Euskadiri dagokionez, oinarri-oinarrizko erakundeak dira euskal autogobernurako, “herri honen historian erabat sustraiturik daudenak” eta “hiritarrei zerbitzu on asko” ematen dizkietenak. Ildo horri jarraiki, ondoko aholku hau eman die Espainiako bi alderdi nagusiei: “halako gauzarik proposatu aurretik galdetu diezaiotela euren buruari ea arazoa zein den, erakundeak eurak edo erakundeok nola kudeatzen diren”.

"Beharbada, honakoa da erantzuna: norbait hainbat urtean dagoela erakundeak eta diru publikoa gaizki kudeatzen, ahal denaren gainetik zorpetzen, alferreko gastu handiosak egiten, eta, hain zuzen ere, krisi garaietan, kontrakoa egin behar litzateke, hau da, gastua kontrolatu, zerbitzu publikoak ondo kudeatu eta egin beharrekoa soilik egin, horrek guztiak hiritarrei oinarrizko zerbitzu egokiak ematea eragingo baitu”, adierazi du burukide jeltzaleak.