Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/18
Udalak, merkatariek eta konpartsek bat egin dute Aste Nagusian eraso sexistak desagerrarazteko
Alde Zaharreko Merkatari Elkarteak bat egin du Bilboko Udalarekin eta Bilboko Konpartsekin hiritarrak indarkeria matxista mota ororen aurka egon daitezen sentsibilizatzeko eta Bilboko Aste Nagusian “eraso sexistak zeharo desagerrarazteko”. Udaltzaingoak eman dituen datuek erakusten dutenez, 2010eko Aste Nagusian sei esku-hartze izan ziren genero-indarkeriaren arloan; lau esku-hartze familiaren barruko indarkeriagatik, eta esku-hartze bat sexu-erasoa salatzeagatik.
Ekimen honen sustatzaileek 5.000 txartel jarriko dituzte hiritarren eskura, eta txartel horietan larrialdietarako telefono-zenbakiak agertuko dira, egoera mota hauei aurre egiteko; horiez gain, 430.000 ahozapi ere banatuko dira, Alde Zaharreko ostalaritzako establezimenduek kanpaina honetan izango duten inplikazioa argi eta garbi erakuste aldera. Gainera, guztira 43 lila-gune jarriko dira ostalaritzako zenbait establezimendutan, toki horiek informazio-guneak direla adierazteko. Azkenik, Bilboko Konpartsek jarduketarako protokoloa taxutu dute, jaietan sexu-erasorik gertatuz gero zer egin behar den jakiteko.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25