Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/22

Barakaldoko EAJ geltoki aurreko palmondoez kezkaturik dago

Euzko Alderdi Jeltzaleak Barakaldoko Udalean duen zinegotzi-taldeak udal arduradunei jakinarazi dienez, Ibarra eta Murrieta kaleetan bizi diren auzotarrak kezkatuta daude, zeren eta, salatu dutenez, oinezkoak igarotzeko trenbidearen gainean eta Desertu-Barakaldo RENFEren geltokiaren gainean egingo den pasabidea eraikitzeko obrekin arriskutan jar baitaiteke auzoan historikoak diren hiru palmondoren bizia.

rss Ezagutzera eman
Barakaldoko EAJ geltoki aurreko palmondoez kezkaturik dago

ARGAZKIA JAITSI

EAJk zenbait argazki jaso ditu kale horietako auzotarrengandik, eta argazki horietan ikus daitekeenez, arestion aipatu den pasabide hori eraikitzeko lanak egiten jarduten duten beharginek obrako hondakinak pilatzen dituzte hiru palmondo horien inguruan. Jeltzaleek idazki bat helarazi diote Barakaldoko alkateari, aipatu lanok egiten ari den enpresari ondokoa eska diezaion: enpresa horretako langileei lanak egiterakoan kontuz ere kontuz ibil daitezela adieraz diezaiela.