Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/23
Ortuzarrek dio Garitanoren hitzak “zeharo zoritxarrekoak” direla, biktimen arteko “aldeak” ezarri baititu
Euzko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarraren lehendakari Andoni Ortuzarrek esan duenez, Gipuzkoako ahaldun nagusiaren adierazpenak “zeharo zoritxarrekoak” dira, “biktimen arteko aldeak ezarri baititu, zein lurraldetakoak diren”. Onda Cerok egin dion elkarrizketa batean adierazi duenez, “larriena” da Garitanoren hitzek “ETAk eragindako heriotzak modu zeharo taktistan aztertzea“ suposatzen dutela.
Ortuzarrek esan duenez, Garitanok adierazi du ETAk Katalunian egindako atentatuak “modu taktikoan hutsegite bat zirela”, ezen "oso garrantzizkoa zen ezker abertzaleak Katalunian jasotzen zituen botoak eta aldeko jarrerak".
Beste alde batetik, uda honetan ezker abertzalea “Bilduren atzean ostendu” dela esan du, “ez baitu argi hitz egin nahi eta ausart jokatu nahi”. “Ezker abertzalea oraindik heltzeke dago eta ez dauka pentsatzen duena esateko ausardiarik, hots, ETAri esateko Euskadiren eta Espainiako Estatuaren bizitzan zehar izan duen ibilbidea erabat okerra izen dela eta, behingoz, armak uzteko eskatzeko, pertsiana behin betiko ixteko, alegia”, gaineratu du burukide jeltzaleak.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25