Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/23

Josu Bergara “piromanoen eta pertsona bandalikoen atzean” egongo da

Sestaoko alkatea den Josu Bergara jeltzaleak “eskura dituen baliabide guztiak” jarriko ditu hiritarren eguneroko bizitza nahasten duten jokabide bandaliko guztiak errotik erauzte aldera. Izan ere, Aizpuru kalean joan den larunbatean bi ibilgailu eta lau edukiontzi erre ostean adierazi du Bergarak bere konpromisoa. Alkateak adierazi duenez, “piromanoen eta pertsona bandalikoen atzean” egongo da.

rss Ezagutzera eman
Josu Bergara “piromanoen eta pertsona bandalikoen atzean” egongo da

ARGAZKIA JAITSI

Halaber, joan den larunbateko gertaerak piromanoek azken urteotan eragin izan dituzten suteekin ezin direla lotu ere esan du. Horrezaz gainera, hiritarren lankidetza eskatu du alkateak, arau-hausle horiek “harrapatzen” saiatzeko, eta agenteei abisua emateko edota gertaeren errudun diren pertsona horiek identifikatu eta atxilotzea eragin dezaketen arrastoak jakinarazteko galdegin die hiritarrei.

Beste alde batetik, erre diren bi ibilgailuen jabeekin hitz egin du eta bere esku dagoen oro egiteko prest dagoela azaldu die.