Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/23

BFAk %5,4 handituko du egoitzen foru sarean plaza bakoitzagatik ematen duen prezioa

Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du egoitzen foru sarea osatzen duten zentroetan plaza bakoitzagatik ordaintzen duen prezioa %5,4 handitzea, lurralde historikoaren instalazioetako langileen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmeneko negoziaketan nagusien eta sindikatuen artean akordioa lortu ostean.

rss Ezagutzera eman

Aldundiak erabaki du 2011-2012rako mendetasunen bat duten adinekoen egoitza eta eguneko zentroetako plazen prezioa eguneratzea eta “horrek ez die kostu handiagoa eragingo erabiltzaileei”, foru erakundeak jakinarazpen batean adierazi duenaren arabera. Hala, mendetasunen bat duten adinekoentzako egoitza-plaza baten gehienezko prezioa 2012. urtean plaza eta eguneko 78,74 eurokoa izango da. Aurten zenbatekoa, berriz, 74,70 eurokoa da.