Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/25

58 getxotarrek parte hartu dute zaintzaileentzat urteko lehen seihilekoan antolatutako hiru heziketa-ikastaroetan

58 lagunek parte hartu dute Getxoko Udalak, Hobetuzekin elkarlanean, urteko lehen seihilekoan zaintzaileentzat antolatutako hiru doako heziketa-ikastaroetan. Udalak urteko azken hiruhilekoan ikastaro gehiago antolatzeko asmoa du.

rss Ezagutzera eman
58 getxotarrek parte hartu dute zaintzaileentzat urteko lehen seihilekoan antolatutako hiru heziketa-ikastaroetan

ARGAZKIA JAITSI

Hain zuzen ere, “Norberaren zaintza: emozioen kudeaketa pertsona zaintzaileengan” izeneko tailerrean 25 getxotarrek hartu zuten parte; “Mendeko pertsonen egoera zailen maneiua” titulupekoan, 16 lagunek; eta “Mendeko senideak zaintzen dituzten pertsonentzako laguntza psiko-sozialeko tailerrean”, 17k.

Dependentzia agiria eta diru-laguntzaren bat duten zaintzaileei zuzendutako hurrengo heziketa ikastaroak irailean emango dira ezagutzera. Aurrekoetan bezala, Gizarte Zerbitzuek eskainiko dute informazioa eta eskaerak udalerriko Herritarren Arretetarako Bulegoetan aurkeztu beharko dituzte interesatuek.