Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/26

Urkullu: “Euskadi, Europako nazioa. Burujabetasunaren bidean. Hauxe da gure konpromiso politikoa”

EAJ-PNVko EBBren lehendakariak, Iñigo Urkulluk, arratsalde honetan Zarautzen egindako ekitaldi politikoan esan du “akordioaren, itunaren eta adostasunaren garaiaren aldeko apustua egin dugu. Garai berria Euskadirentzat. Hori da +Euskadi, Nación Europea. Burujabetasunaren bidean+ agiriaren edukia. Hain zuzen ere, hori Batzar Nagusian aurkeztuko dugu. Hori da gure konpromiso politikoa. Eta, orain, erreforma konstituzionalaren gaia esku artean dugunez, alda dezagun. Gu prest gaude. Ekonomiari buruz hitz egingo dugu, baina EAJ-PNV alderdia garen aldetik, herri eta nazio gisa gure eskubideak onartuko dituen erreforma planteatuko dugu”.

rss Ezagutzera eman

Urkulluk honakoa gehitu du “oraingarai berriahasi dugu eta Euskadirentzat estatus politiko berriaren proposamena eginda gauzatu dugu. Estatus berri horren oinarria nazio anitzak barnean hartzen dituen edo hartzen ez dituen Estatuaren aintzatespena da. Estatus berri horren oinarria Euskadiko Nazioaren aintzatespena da.Akordioa eta ituna oinarri dituena, betiere aldebiko berme juridikoekin batera. Eta, jakina, euskaldunek etorkizuna modu demokratikoan askatasunez erabakitzeko borondatea oinarri duena”.

EBBren lehendakariak, gainera, Bildu alderdia aipatu du eta esan du “Bildu Gipuzkoako erakundeetan kokatu da eta ez du eman inolako aurrerapausorik. Guztiak atzerapausoak dira. Dena geldiarazita. Inolako proposamenik, alternatibarik edo proiekturik gabe. Ezer ez. Hori bai, disimuluaren aztiak dira. Baina errealitatean +ezer ez hemendik eta ezer ez handik+ gertatzen da. Baina Bilduk ez gaitu nahastuko. Eta, jakina, ez gaituzte geldiaraziko. Euskadi geldiaraztea nahi duenak sar dezala Bilduren bagoian. Euskadik aurrera egin eta haztea nahi duenak har dezala EAJren trena”.

Horrez gain, lider jeltzalea Eusko Jaurlaritzari buruz mintzatu da eta adierazi du “López Gobernua egunean bizi da. Orain kontuak bat egiten ez dutela esan du. Ezin du egin zor handiagoa, jadanik bi urteetan zorra zazpi aldiz biderkatu duelako.  Guztiak zorra murrizten eta bera Euskadi zorpetzen. Ez du murriztu gasturik, guztiz alderantzizkoa. Estatu osoan egitura murriztu beharrean handitu duen administrazio bakarra da. Orain Gobernua 22-M hauteskundeetako porrotaren ondorioz lanean berriro kokatzeko bulego bihurtu du. Aholkulariak eta aholkulari gehiago. Hala, 18 hilabeteko legealdia betetzeko du eta oraindik ez da jarri abian. Galdutako legealdia da, Euskadik hori berreskuratzeko urteak behar izango dituena”.

Azkenik, Iñigo Urkulluk azaroaren 20ko hauteskundeetarako deia gogora ekarri du “orain gure programa berria aurkeztu behar dugu. Euskadik badaki zer den Kongresuan euskal taldea egotea. Euskadik badaki autogobernua areagotzeko gu izango gaituela. Industriaren, nazioartekotzearen eta berrikuntzaren erronka ekonomikoei aurre egiteko. Benetako Euskadik aurrera egiteko baliabideak eta diru-laguntzak eskuratzeko. Bakearen, normalizazio politikoaren eta adostasunaren alde borroka egiteko. Guregarai berriairekiko duen Akordioa erdiesteko. Guztion bizikidetzaren, aurrerapenaren eta giza garapenaren etorkizun berriak irekitzen dituena. Euskadik badaki gu bere zerbitzura gaudela. Guk ere Euskadi kontuan hartzen dugulako eta egunero hori erakusten dugulako. Hori da gure konpromisoa. Euskal Alderdi Jeltzalearen konpromisoa”.