Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/29
“Zergak igotzea PPrentzako tranpa-proposamena da, eta ez gaituzte joko horretan harrapatuko”
EAJ-PNVko BBBren presidentea den Andoni Ortuzar-ek salatu du “ardura gutxirekin jokatzen ari dela” zerga-arloan. Bere ustez, errenta handienei zergak igotzea "tranpa-proposamena" da, “PPk ezetz esan dezan, eta, horrela, PSOEk PP dirutza handiekin elkartzen dela esan ahal izateko". “EAJ ez dute joko horretan harrapatuko", ziurtatu du. Aldi berean, adierazi du bere alderdia zerga-arloari buruz "berba egiteko" prest dagoela, “seriotasunez” eta euskal eskumenak errespetatuta.
Radio Euskadi-ri eskainitako elkarrizketa batean, buruzagi jeltzaleak bere iritzia eman du, joan den igandean PSOEk iragarri ostean Alfredo Pérez Rubalcabak bere hauteskunde-programan “aberatsentzako zerga-igoera" sartuko zuela. “Premisa horiek oinarri hartuta berba egiteko prest gaude, baina ezin da gaur ateraldi bat izan eta bihar beste bat”, ohartarazi du Ortuzar-ek. Horrez gain, esan du uda honetan Patxi López lehendakariak zerga-arloan planteatu duen proposamena ere "ateraldia" dela.
Ortuzar-ek adierazi du berak ez lukeela zerga-arloa ukituko “hainbesteko zarata dagoen baldintza hauetan, elektoralismoa egiten ari delako”. Horrez gain, ohartarazi du azken zerga-erreforma, 2008koa, "herenegungoa" dela, eta azaldu du egiten den edozein zerga-igoerak, izapidetzeko eta indarrean jartzeko behar diren epeak direla-eta, ez duela diru-sarrerarik sortuko "2012ko amaierara arte edo 2013ko hasierara arte".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25