Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/29

Euskara..., familian

Bilboko Udalak euskararen erabilera familian sustatzeko programari buruzko informazioa azaltzen duten 5.600 triptiko banatuko ditu aste honetan herritarren postontzietan. Iaz 431 gurasok parte hartu zuten programan; eta honen helburua da seme-alabekin hitz egiteko moduko maila lor dezaten.

rss Ezagutzera eman
Euskara..., familian

ARGAZKIA JAITSI

Euskara, Gazteria eta Kirol Arloak jakinarazi du Bilboko familiek etxeetan jasoko dituztela programaren datuak eta izena emateko fitxa dituzten informazio-liburuxka horiek. Programaren gaia 'Seme-alabekin euskaraz' da, eta informazio-kanpaina honen bidez hizkuntza horren erabilera “belaunaldiz belaunaldi” bultzatzeaz gainera jolasak, abestiak eta ipuinak giro euskaldunean egin daitezen lortu nahi da.

Azken urtean 431 gurasok jaso zituzten programa honek eskaintzen dituen diru-laguntzak, hau da, 2009-2010 ikasturtean baino %18 guraso gehiagok.