Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/30
José Luis Bilbaok Konstituzioaren aldaketari dagokionez “euskal erakundeen baterako erantzuna” eskatu dio Lópezi
Bizkaiko Ahaldun Nagusia den José Luis Bilbaok Patxi López lehendakariari eskatu dio euskal erakundeen baterako erantzuna emateko “PSOEk eta PPk Konstituzioan egin nahi duten aldaketari, euskal autogobernuari eraso egingo dio eta". Halaber, Bilbaok eskatu dio "euskal herritarren interesak eta Euskadiren autogobernua sendo defenda ditzala".
Ahaldun Nagusiak zera azpimarratu du: "Publikoki eskatzen diot lehendakariari Espainiako Alderdi Sozialista Langilearen menean ez jarduteko, eta euskal herritarren interesak eta gure herriaren, Euskadiren, autogobernua irmo defendatzeko".
Bilbaoren esanetan "Euskadiren interesak eta autogobernuaren defentsa ezin dira mediatizatu Estatu mailako hauteskunde-interesekin. Eta amaitzeko zera esan du: "Lehendakariari eskatzen diot Euskadiren interesak orain arte erakutsi duena baino irmotasun handiagoaz defendatzeko eta, gure autogobernuaren defentsan, euskal autogobernua urritzeko saiakera honi euskal erakundeen baterako erantzuna emateko".
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25