Prentsa Aretoa

Berriak

2011/08/30

EAJ-PNVren jarrera Udal Legearen proiektuaren aurrean

EAJ-PNVk espero du Udal Lege berriaren proiektua –alderdi honek soilik ezagutzen du zenbait bozeramaile sozialistek adierazitakoa-, euskal erakundeen egitura errespetatuz, udal autonomia indartuko duen araua izatea, bai eta, eraginkortasun handiagoa bilatzeko asmoz, eskumenen definizioa ahalbidetu eta udalei finantzazio nahikoa bermatuko diena ere.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVren jarrera Udal Legearen proiektuaren aurrean

ARGAZKIA JAITSI

EBBko idazkariak, Belen Greavesek, zera adierazi du “Udal Legeak udalen, politikoen eta erakundeen adostasun osoa behar du aurrera egiteko, beraz, PSOEri eta gobernuari dei egiten diegu proiektu hori modu alderdikoian erabili ez dezaten”. Zentzu horretan aipatu du “lehenengo urratsa ez dela pozgarria”.

“Udalaren adostasunari” dagokionez, aurreratu daiteke EUDELen proposamenen % 80 besterik ez dela onartu. Beharrezkoa den “politikoen adostasunaren” eremuan, legearen proiektua gainontzeko hiru euskal alderdien iritzia aintzat hartu gabe mahaigaineratu da. EAJ-PNVk haren proposamenak duela urte eta erdi aurkeztu zituen baina ez dute gonbidatu proiektu horretan parte hartu dezan. Dirudienez, proiektua aurkeztu egin da eta PSEk ez du ezta haren “lehentasunezko kidearen”, hau da, PPren iritzia ere kontuan hartu. Horrez gain, zalantzarik gabe, ez ditu Bildurekin haren proposamenak partekatu.

Hirugarrenez, “erakundeen adostasunari” dagokionez, ematen du PSEk PSOEren proposamenarekin bat egin duela, hau da, estatu osoko aldundiak zalantzan jarri dituela. Hori bai, Eusko Jaurlaritzaren eskumenei buruzko iritzia ematea saihestu du, gaur egun Euskadin baliabide publikoen % 70 kudeatzen baditu ere eta foru aldundiek soilik % 13.

Belen Greavesek aurreratu du hasiera etsigarria izan den arren “EAJ-PNVk udalen, erakundeen eta politikoen adostasun osoaren alde egingo duela Udal Legea onartu dadila eta, horrela, Euskadiko erakundeen mapa itxi dadila”.