Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/31
EAJ-PNVk kritikatu egin du ETBk PSOE eta Rubalcaba kutun izatea
EAJ-PNVren legebiltzarkidea den Luke Uribe-Etxebarriak gogor kritikatu du ETBko informazio zerbitzuek PSOEren eta Pérez Rubalcaba hautagai sozialistaren alde erakutsi duten jarrera Espainiako Konstituzioa aldatzeko proposamenari dagokionez.
Legebiltzarkide jeltzalearen esanetan “Zapaterok Konstituzioa aldatuko zela adierazi zuenetik Alderdi Sozialistan harridura eta haserre erreakzioak, eta agian erabat aurkako erreakzioak, eman dira PSOEk eta PPk itundutako proposamenaren gainean. Baina ETBk egunak daramatza horrelakoak alde batera uzten: isildu egiten da eta, horrenbestez, manipulatu eta desinformatu egiten du, beste komunikabideek iragarri duten hausturatik oso hurbil dauden kritikei oihal beroak jarriz”.
“Are gehiago –Uribe-Etxebarria-, ETBk ez ditu aintzat hartu zerrenda sozialistatik atera direnak (hala nola, Alfonso Guerra, José Bono edo Elena Salgado), diputatu eta senatari sozialisten disidentziak eta Chacón lehen ministroaren eta Rubalcaba beraren kritikak. Hain zuzen, ETBk azken hau aurkezten du alderdi sozialistan adostasuna lortu duen pertsona moduan”.
Beste alde batetik, Uribe-Etxebarriak azpimarratu du ETB oraindik alboratzen ari dela EAJ-PNVk Konstituzioaren aldaketari buruz dituen jarrerak. “Atzo, ETBko albistegian edo Radio Euskadiko programa nagusietan ez da aipatu Bizkaiko Ahaldun Nagusi José Luis Bilbaok Lopez lehendakariari eskatutakoa, honi eskatu baitio euskal autogobernua defendatzeko eta ez geratzeko Madrileko aginduen mende. Halaber ez dira aipatu BBBko buru Andoni Ortúzarrek autodeterminazioaren inguruko zuzenketari buruz egindako adierazpenak, edo gai honen gainean EBBko buru Iñigo Urkulluk idatzitakoa. Aitzitik, beste politikari sozialista batzuek, erakundeetan ardurarik ere ez dutenek, euren blogetan idatzitakoari zalaparta handia ematen zaio, argitaratu zirenetik bi egun igaro ostean ere bai”.
“Legebiltzarkidearen hitzetan, tamalgarria da, baina badirudi ETB dagoeneko hasi dela lotsagabekeriaz Rubalcaba hautagaiaren eta PSOEren aldeko hauteskunde kanpaina egiten. Alderdiaren alde erabiltzen dute ETB, baina baita Eusko Jaurlaritzako Industri Saila bera ere, honek gordinkeria osoz lagundu baitu Rubalcaba hautagaiaren eta euskal enpresaburuen arteko bilera antolatzen”.
“Inor ez dadila harritu –amaitu du Uribe-Etxebarriak- Suiro-Idigoras binomioa agertu zenetik ETBko albistegiek Euskadin lidergoa galdu dutelako; ez dute sinesgarritasunik, eta hau da, hain zuzen, komunikazioetan lan egiten dutenek ahalik eta hoberen zaindu behar duten altxorra”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25