Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/31
EAJ-PNVk eskatu du Autodeterminazio Eskubidea Konstituzioaren aldaketan jasotzeko
EAJ-PNV euskal taldearen bozeramailea den Josu Erkorekak gaur goizean esan du Sabin Etxean bi zuzenketa aurkeztuko dituztela sozialisten eta popularren alderdiek Espainiako Konstituzioa aldatzeko egin duten lege proposamenaren artikuluei buruz.
Erkorekak adierazi bezala: “lehenengo zuzenketaren bidez PSOE-PPk aurkeztutako testuan dagoen akats larri bat zuzendu nahi da, zuzentzen ez bada Euskadiko Foru Lurraldeei kalte izugarria eragingo zaielako haien finantza gaitasuna mugatzean”; izan ere, “lurralde horiek udal erakundeen parean uzten dituzte eta ez autonomia-erakundeen parean”.
Bigarrenik, bozeramaile jeltzaleak zera azaldu du: “beste zuzenketak, Eusko Legebiltzarrak 1990. urtean gehiengo handiarekin onetsi zuen erabakia jasotzen du”; hau da, “Espainiako Konstituzioak xedapen gehigarrian bildu behar du euskal herriaren autodeterminaziorako eskubidea”, “herritarrek eskubide hau dute; modu aske eta demokratikoan aukera dezakete haien maila politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala, esparru propioaren bidez edo haien burujabetza beste herri batzuekin konpartituta”.
Josu Erkorekak, ondoren, zera azaldu du: “euskal abertzaletasunaren mendetako aldarrikapena da, baina baita abertzaleak izan ez arren herriek erabakitzeko eskubidea dutela printzipio demokratiko gisa bultzatzen duten beste sektore batzuena ere”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25