Prentsa Aretoa
Berriak
2011/08/31
BFAk Udalen Legearen aurkako errekurtsoa aurkeztuko du arbitraje batzordean
Bizkaiko Foru Aldundiaren bozeramaleak, Juan María Aburtok, foru erakundeak foraltasuna defendatzearren Udalen Legearen aurkako errekurtsoa aurkeztuko duela iragarri du.
Aburtok Onda Vascari eskainitako elkarrizketan esan duenez, "argi dago" lege-proiektuak Aldundien eskumenak "hustu" egiten dituela, eta hori, gogora ekarri duenez, bat dator PSOEk iragarritako ideiarekin, erakunde horiek "desegitearekin", alegia. Ideia hori honetan datza, esan duenez: "Lurralde Historikoetako Aldundiak araubide komuneko diputazioak besterik ez dira eta, beraz, eskumenen aldetik mamia kendu ahal zaie".
Foru agintariak kritikatu du araudiaren edukiaren berri "egunkari digital" baten bitartez izan dutela, eta ez dakitela "zer gertatu den Bizkaiak 2010eko azaroan aurkeztu dituen alegazioekin". Azaldu duenez, Bizkaiko Aldundiak hau alegatu zuen: bi arau multzo daude, alde batetik Estatutua eta Itunaren Legea, eta bestetik, Lurralde Historikoen Legea, eta biak ere gaur egungo lege-proiektuaren aurrean "argi eta garbi urratuta edo eraldatuta" daude.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25