Prentsa Aretoa
Berriak
2011/09/05
Ortuzar: “PSOE eta PPk gehiengoen erabilpenerako eredu txarra eman dute”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren EBBren lehendakariaren esanetan PSOE eta PP alderdiek “gehiengoen erabilpenerako eredu txarra eman dute” defizita mugatzeko xedez onartu den Konstituzioaren erreformarako; talde biei egotzi die ekonomian eta langabezian baino gehiago “hauteskunde interesean” pentsatzen dutela.
"Horrela ez dago herrigintzarik ezta Estatua egiterik edo bestela pentsatzen dutenak integratzerik ere; horrela ez dira konpontzen hiritargoaren arazoak, langabezia eta krisialdi ekonomikoa” berretsi du. Buruzagi jeltzalearentzat, Kongresuan nagusi dira “elkarrizketari eta aniztasunari uko egitea, Espainiar Estatua gauza biren kontua balitz, hau da, PSOE eta PPrena”.
Ortuzarrek baieztatu duenez EAJk “era zintzo eta baikorrean” 78an bukatu gabe geratu zen gai hura konpontzeko planteatzen zuen “aukera galdu da” Euskadirentzat, hau da euskal nazioa, Espainiar estatuan errespetuz egokitzearena. Era berean esan du auzia “tabu” dela alderdi estatalistentzat eta gogoratu duenez “nazio izate berriak nazioartean agertu dira inolako arazorik gabe”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25