Prentsa Aretoa
Berriak
2011/09/05
Bilbaok Lópezi egotzi dio “zergekin su artifizialak” egiten dituela eta EAri gogoratu dio herri honetan dena egin dela “haiek gabe”
José Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Patxi Lópezen Gobernuari egotzi dio “zergen gaiarekin su artifizialak egiten dituela”; gaineratu du hori datorrela “existitzen ez den lidergoa“ bilatzen delako, eta Exekutibo “ahul eta gaizki baloratua eta inolako egitasmorik gauzatzeko oinarri gabea“ delako. Era berean, Ezker Abertzaleari gogoratu dio orain arte egindakoa “haiek gabe” egin dela.
Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan, Bilbaok Udal Legea “hutserako jauzia” hitzekin definitu du eta Aralar taldeaz esan du “amaierara heldu den egitasmo politikoa” dela.
"Nire ustez okertu egin dira Lege egitasmo hau Eusko Legebiltzarrera bidaltzearekin, herrialde esparruetan, aldundietan eskumenak murrizteko asmoa dago eta guk horri erantzungo diogu”, azpimarratu du. Iragan den astean onartu zen Konstituzioaren Erreformaren inguruan gogoratu du “arineketan aritzea “ ez dela lagungarri gertatzen. “Hor dugu emaitza, PPk eta PSOEk berena egin dute eta erreforma honek bi hausnarketa ekarri ditu: alde batetik oraindik konpondu gabeko euskal auzia dagoela, hau da Euskadi Espainiar estatu barruan duen egoera; eta bestetik EAJk zuzenketa zehatz baten aldeko apustua egin zuela, hau da, foru herrialdeak sartzea, eta hori ere ukatu ziguten” gaineratu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25