Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/05

UPV/EHUren Donostiako udako ikastaroek Bilbon abiatu dute beren jarduna

Gaur goizean egin da, Bizkaia Aretoan, talentuaren kudeaketa eta mugikortasunari buruz UPV/EHUk antolatu duen udako ikastaroaren inaugurazio-ekitaldia; Bizkaiko Foru Aldundiarekin, bizkaia:xederekin –Foru Erakundeak sustatutako elkartea-, enpresa liderrekin eta unibertsitateekin eratuta, asmoa da kualifikazio handiko profesionalak erakartzea eta berton finkatzea. Udako ikastaro hau irailaren 5, 6 eta 7an emango da, eta garrantzi berezia hartzen du UPV/EHUk aurreneko aldiz ekarri duelako Donostiatik Bilbora bere udako ikastaroetako bat.

rss Ezagutzera eman
UPV/EHUren Donostiako udako ikastaroek Bilbon abiatu dute beren jarduna

ARGAZKIA JAITSI

Imanol Pradalesek Bizkaiak talentuaren alde egindako apustu estrategikoa aurkeztu du, krisi ekonomikoa gainditzeko eta enpleguaren sorrera bultzatzeko funtsezko estrategiatzat hartuta. Apustu estrategiko horren oinarria da enpresa, profesional eta gazteekiko konpromiso aktiboa, talentua erakartzeko eta berton iraunarazteko Bizkaiak duen ahalmen osoa aprobetxatu eta garatzeko xedez.