Prentsa Aretoa
Berriak
2011/09/05
Getxoko alkateak bere doluminak agertu ditu J. M. Etxebarria Gangoiti, Udaleko EAJ/PNVren zinegotzi ohi eta Getxo Rugbyren presidentearen heriotzagatik
Getxoko alkateak, Imanol Landak, Udalaren izenean, bere doluminak agertu ditu Jose Manuel Etxebarria Gangoiti, 1995etik 2007ra arte Udaletxean EAJ/PNVren zinegotzi izandako eta egungo Getxo Rugby Taldearen presidentearen heriotzagatik. Bart zendu da.
Landak bere egin du familiaren atsekabe handia eta era berean nabarmendu nahi izan du “Ogasun zinegotzi eta alkateorde bezala hiru legegintzalditan zehar Getxoren alde egindako lana, baita udalerriko gizarte eta kirol alorretan izandako parte-hartzea. Honi esker gizon maitatua eta oso estimatua izan da politikarientzat, Udaleko beharginentzat eta, oro har, herritarrentzat. Bere konpromisoaren adibidea da Getxo Rugby Taldearen lehendakaritza bereganatu eta bere alde azkeneraino egin duela lan. Bere jarrera bateratzailea eta bere jokatzeko eta lan egiteko era eredugarri eta ondare izan bitez geratzen garenontzat”.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












