Prentsa Aretoa
Berriak
2011/09/06
Berrizek frankismoaren biktimak omenduko ditu igandean
Berriz herri bizkaitarreko Udalak, beste behin ere, frankismoak eragindako biktimak omenduko ditu igandean. Ekitaldietan 1936ko altxamendu faxistak eraginda fusilatutako eta kartzelatan hildako berriztarrak gogoratuko dira.
Omenaldi honetako ekitaldiak datorren igande goizeko 11:00etan hasiko dira Udaletxe ondoko parkean, eta bertan biktimak oroitzeko monumentua inauguratuko da; horren ostean, hamabiak eta laurdenean Kultur Etxean eskainiko da Txaber Larreategi eta Josu Martinezek “Prohibido Recordar” izenburuko dokumentala.
Era berean, biktima guztiak eta bereziki fusilatutakoak eta hildakoak gogoratzeko plaka oroigarria inauguratuko da. Plaka honetan idatzita egongo dira hildakoen izenak eta senideei idatzitako gutun zatiak, besteak beste dira Felipe Urtiaga Berrizko alkate ohia, José Agirre udaltzaina, Gregorio Urkijo, Agustín Milikua eta Fermin Aranguren.
Nabarmenak...
Ziortza-Bolibar
2026/05/15
ELORRIO
2026/05/14
LEZAMA
2026/05/14
BERRIA
2026/05/13
Araba
2026/05/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/08/13


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












