Prentsa Aretoa
Berriak
2011/09/06
Bizkaiko Foru Aldundiak datorren asteburuan zabalduko du ibilgailuentzat metropoliaren hegoaldeko saihesbidea
Bizkaiko Foru Aldundiak datorren asteburuan zabalduko du ibilgailuentzat metropoliaren hegoaldeko saihesbidea (AP-8), 4 urteko lanen eta 900 milioi euroko inbertsioaren ondoren. Irailaren 10, 11, 12 eta 13an irekita egongo da, doan, probak egiteko. Hilaren 14tik aurrera, berriz, ezarritako bidesariak kobratuko dira.
Metropoliaren hegoaldeko saihesbidea eraiki da, hain zuzen ere, irtenbide bat emateko A-8 autobideak Bilboko metropolian egun dituen arazoei.A-8 autobidea ahalmen handiko bide gisa diseinatu zen, ibilbide luzeko trafikoaren (Kantabria eta Gipuzkoa) zein ibilbide laburreko trafikoaren beharrei erantzutearren, baina, urte batzuetatik hona, ibilgailuz lepo egoten da autobide hori, eta, hori dela eta, nahitaezkoa zen autobidea bikoiztea.
Horrenbestez, ibilbide luzeko trafikoa hartuko du metropoliaren hegoaldeko saihesbideak, hau da, Bizkaia zeharkatu edo Bizkaian sartu edo irten gura duten ibilgailuak hartuko ditu, ibilgailuok azkar eta seguru ibil daitezen, AP-8 autobidearen Bilboko zatia zeharkatu beharrik izan gabe. Horrez gainera, biztanle-guneetatik aldendu ahalko da salgai arriskutsuen garraioa, ibilgailu gutxiago igaroko dira hirigunetik eta gas gutxiago isuriko da atmosferara.
Ezkerraldeko lotuneak
Metropoliaren hegoaldeko saihesbideari (AP-8) esker, beste elementu osagarri batzuk ere eraiki ahal izan dira, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko lotuneak, hain zuzen. Bada, aurreko urteko uztailean zabaldu ziren lotuneoi esker izugarri hobetu da Bizkaiko errepide-sarea.
Lotuneok eraiki zirenetik hobea eta seguruagoa da inguru horietako herriak metropoliarekin eta A—8 autobidearekin lotzea, eta, gainera, Ezkerraldea eta Meatzaldea hobeto komunikatu ahal dira, autobideak berak eragindako oztopoa gainditu egiten da eta.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25