Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/07

Portugaleteko EAJ-PNV taldeak ireki berri den Burdinaren Nasako zikinkeria salatu du

Portugaleteko EAJ-PNVren udal taldeak Burdinaren Nasako zikinkeria salatu berri du eta horren aurrean duela hilabete batzuk zabaldutako nasako garbiketa zerbitzua berrantolatzea proposatu du, Javier Aranburuzabala bozeramale jeltzaleak gogoratu duenez.

rss Ezagutzera eman
Portugaleteko EAJ-PNV taldeak ireki berri den Burdinaren Nasako zikinkeria salatu du

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVren esanetan, “ez da zuzena” herriko ikur historikoetako bat asteburuetan halako itxura izatea, zakarrontziak beteta daude, zarama sakabanatuta eta zorua lata eta botilaz beteta. “Oraingo zerbitzua berrantolatu behar da edo nasa garbitzeko txanda berezia ezarri”.