Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/07

Basauriko Udalak oinezko bide bilakatu du Menéndez eta Pelayo kalea

Basauriko Udalak Menéndez eta Pelayo kalea oinezkoentzako bide bilakatzeko lanak hasi berri ditu, hiru hilabeteko epea jarri da eta 99.310 euroko aurrekontua dago lan hauek burutzeko. Lan hauen artean, ur hornikuntza sarea berriztatuko da, argiztapen berria jarriko da eta hiri altzari berriak ezarriko dira, besteak beste, lorategi elementuak, eserlekuak eta zakarrontziak.

rss Ezagutzera eman
Basauriko Udalak oinezko bide bilakatu du Menéndez eta Pelayo kalea

ARGAZKIA JAITSI

Zehatzago esanda, Menéndez eta Pelayo kalea oinezkoentzako bide egiteko lanetarako ia 400.000 euroko aurrekontua dago eta hauetatik 189.000 euro merkatal guneak biziberritzeko Merkagune egitasmoak ematen ditu eta gainerakoa herriko Udalaren esku geratzen da. Bestetik ere, Basauriko Galizia kalea konpontzeko lanek 199.520 aurrekontutan dago esleipen fasean.