Prentsa Aretoa
Berriak
2011/09/07
Barakaldoko EAJ-PNVk uda aldiko jarduerarik eza salatu du
Barakaldoko EAJ-PNVren udal taldeak Udaleko PSOE taldeko arduradunei zuzendutako erregua aurkeztu du “Udalak planteatutako kultur eta kirol eskaintza zabaltzeko” ekimenak proposatu eta eskatzeko; talde jeltzalearen ustetan“ ez da egokia” udal zerbitzu eta ekipamenduak “uda aldian funtzionatzeari uztea”.
Argitaratu duten adierazpenean, Udalari eskatu diote uda aldiko hilabeteetan kultur eta kirol jarduerak mantentzea “oporraldia gure hirian ematen duten hainbat barakaldarren gozamenerako”.
EAJ-PNVk “Oporretan zabalik” izenburupean planteatutako ekimenen bidez, talde jeltzaleak eskatu du “gure gazteen topagune funtsezkoa“ den Gaztegunea abuztuan zabalik mantentzea eta Kultur Etxeko ikastaro eta jarduerak ere abuztuan eskaintzea proposatu dute “batez ere txikienengan pentsatuta, garai honetan eskolako oporraldian daudelako”.
Nabarmenak...
GAUTEGIZ ARTEAGA
2026/07/21
BUSTURIA
2026/07/20
PORTUGALETE
2026/07/20
BERRIA
2026/07/17
ARTEA
2026/07/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












