Prentsa Aretoa
Berriak
2011/09/08
Ehun bat musikari Leioa, Erandio, Sestao eta Basauriko “Musikale” Kale Musikarien Nazioarteko XI. Topaketan
Ehun bat musikari bilduko dira irailaren 16tik 18ra bitartean, Leioa, Erandio, Sestao eta Basauriko kaleetan “Musikale” izenburupean ospatuko den Kale Musikarien Nazioarteko XI. Topaketan.
Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatua eta Eneko Arruabarrena, Josu Bergara, Andoni Busquet eta Arrizen Monasterio, hurrenez hurren Leioa, Sestao, Basauriko alkateak eta Erandioko Kultura zinegotzia izan dira “Musikale” Kale Musikarien Nazioarteko X. Topaketa aurkezteko ekitaldian. Bilboko Rekalde Erakusketa Aretoan izan den aurkezpen honetan, aurtengo edizioko berrikuntzak aurkeztu dira, bertan izango dira ehun bat 100 musikari irailaren 16, 17 eta 18an herriotako kaleak girotzen.
Ariztondok jaialdi honek kultura arte eta gizarte alderditik duen garrantzia azpimarratu du, eta horrez gain azpimarratu du topaketa hau antolatzeko elkartzen diren erakundeen arteko lankidetza. Kultura foru arduradun nagusiak azaldu duenez, “Musikalek kalean zabaltzen du kultura, eta horrela artistarekiko hurbiltasuna ematen da”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25