Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/08

Abanto-Zierbenako Udalak 22 auzokiderentzako lana eman du

Abanto-Zierbenako Udalak Toki Garapenerako Agentziaren bidez lan egitasmo berria jarriko du abian herriko 22 langaberi lan egiteko aukera emateko. Baldintza da langabezi prestaziorik ez jasotzea, bestelako subsidioak bateragarriak diren arren.

rss Ezagutzera eman
Abanto-Zierbenako Udalak 22 auzokiderentzako lana eman du

ARGAZKIA JAITSI

Kontratuaren iraupena sei hilabetekoa izango da eta lanaldi osoarekin eta 2011ko urriaren 1etik 2012ko martxoaren 31era bitartean. Interesatuek 2011ko irailaren 20ra arte izango dute izena emateko epea. Egitasmo hau Lanbide eta Abanto- Zierbena Udalaren artean finantzatu dute. Honakoak dira beteko diren lanpostuak: bost peoi, eraikuntza arduraduna, baso garbiketa /lorezaintza arduradun bi, hiru lorazain, hiru monitore, hiru laguntzaile administratibo eta bost hiri zaintzaile.

Manu Tejada Abanto-Zierbenako alkate jeltzaleak bere Udala egiten ari den ahalegina azpimarratu nahi izan du “gure udalerriko langabeei lan egiteko aukerak eman ahal izateko” ,eta gogoratu nahi izan du Diru Sarrera bermatzeko Errenta jasotzen duten hainbat pertsona Berziklatu enpresaren lan munduratze egitasmoan ari direla “beren egoeran lan egiteko irtenbideak aurkitzerik izan dezaten”.