Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/09

Urdulizko Udalak herrian politika inguruko pintadak agertu izana salatu du

Urdulizko Udalak azken egunotan eraikin publikoetan etxebizitzetako hormetan eta herriko metro geltokiko inguruetan agertu diren pintadak gaitzetsi ditu. Argitara atera duen adierazpenean, Udalak ezarri du gertakaria “guztiz salatu beharrekoa dela herriko hainbat toki zikintzeari ekin dioten anonimo batzuek eginak baitira”.

rss Ezagutzera eman
Urdulizko Udalak herrian politika inguruko pintadak agertu izana salatu du

ARGAZKIA JAITSI

Udalak ez du pintadetako mezuen inguruko iritzia eman izan nahi, jarrera politiko guztiak “zilegiak” direlako; baina, gaineratu duenez, “horretarako toki egokiak egon badaudela”. Udal arduradunek deitoratu dutenez, diru publikoa gastatu beharko dute orain kalte horiek konpontzeko “apur batzuen jarrera okerra Urdulizko auzolagun guztion artean ordaindu behar dugulako”.

Horregatik guztiagatik, Udalak hiritarren “sen ona” aldarrikatu du eta pintadak egin dituzten pertsonei “beren jarduerari uzteko deia” luzatu die, “onartezina bailitzateke ohiko jarduna” bihurtzea.