Prentsa Aretoa
Berriak
2011/09/09
Ortuzarren ustetan, instituzio sarea murrizteko proposamenarekin Lópezi “txartel horia” atera nahi dio PPk
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak azpimarratu duenez, PP alderdiak euskal instituzio sarea murrizteko akordiorako egin duen proposamenarekin López Lehendakariari “txartel horia” ateratzea du helburu; gai horren haritik gaineratu du talde jeltzaleari “ezer gutxi on” etor dakiokeela Alderdi Popularraren aldetik”. Halaber, berretsi egin du “gehiegizko sarerik” ez dagoela eta egin behar dena dela “baliabideak ez xahutzea”.
ETBri eskainitako elkarrizketan errefusatu egin du Antonio Basagoiti Euskadiko PP alderdiaren buruak aurkeztu duen proposamena, bere ustetan hiritarrengan “konfiantzarik eza” eragiten duelakoan. Azaldu duenez PPk, “hanka sartzeak egiten ditu” “burua ateratzeko iragarpen bitxiak egin behar dituelako eta euskal politikagintzaren bigarren lerroko tokia galtzeko beharra duelako”.
Zentzu honetan azpimarratu duenez “aipatu dituen euskal instituzio sareak dira aurrezteko daudenak udalek zerbitzuak elkarrekin kudeatzea ahalbidetzen dutelako eta horrela eskalako ekonomiak egiten direlako”. Bere esanetan Euskadiko “arazoa ez da” gehiegizko sarea egotea edo erakunde gehiegi egotea”, “egin behar dena da gauzak ondo burutzea eta diru publikoa ondo gastatzea, ondo kudeatzea eta ezer ez xahutzea”.
Nabarmenak...
GAUTEGIZ ARTEAGA
2026/07/21
BUSTURIA
2026/07/20
PORTUGALETE
2026/07/20
BERRIA
2026/07/17
ARTEA
2026/07/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
Kongresua
2025/03/26
Kongresua
2024/12/06
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS












