Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/09

EAJ baztertzeagatik BBBk Bildu eta PSOEk Sopelanako Udalean erakutsi duten etika eskasa salatu du

EAJ-PNVren BBBk “Bildu eta PSOE taldeek Sopelanako Udalean erakutsi duten etika eskasa salatu du. Ahal bezain pronto, elkartu egin dira EAJ-PNV Udaleko erabaki guneetatik kanporatzeko”.

rss Ezagutzera eman

Bizkaiko jeltzaleen exekutibak gogoratu duenez, “Sopelanako Bilduk eta PSOEk atzokoan ospatu zen Osoko Bilkuran hartu zuten liberazioak, udal batzordeetako osaketak eta udalez gaindiko erakundeetako ordezkaritzak hitzartzeko”.

 

Bizkai Buru Batzarrak deitoratu duenez, “Bilduk Udalaren funtzionamenduan oposizioaren egiazko parte hartzea ekiditea du helburu. Uriaren bigarren indar politikoak, zinegotzi kopuru berdinarekin, Sopelanaren alde lan egitea galarazi nahi du Bilduk. Non geratu ote dira hiritarren parte hartzearen aldeko aldarriak? Hitz hutsalak, Sopelanako herriak aukeratutako ordezkarien ohiko jarduna ahalbidetzen dutenean. Bilduk jarrera iruzurti eta faltsua mantentzen du”.

 

BBBk gaineratu duenez, “PSOE, udal erakundeen funtzionamendurako giltza den tokietan, gobernagarritasun printzipio guztiak urratzen ditu. Nondik ote dator jarrera hau?” EAJ-PNVk argi utzi nahi du atzoko Osoko Bilkuran  akordioak hartzeko asmoarekin agertu zela, eta baieztatu duenez “ lanean jarraituko dugu Sopelanako auzokide guztien ongizatea hobetzeko, PSOE eta Bilduren arteko akordioak gure osoko dedikazioa eragoztea bilatuko duen arren”.