Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/12

EAJ-PNVk hamabost ordezkari izango ditu Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatean

EAJ-PNVk 24 ordezkarietatik hamabost izango ditu Txorierriko Mankomunitatean; zortzi izango dira Bildurentzat eta bat PSE-EErentzat, osoko bilkuran ospatu den aukeraketa prozesuan gertatu denaren arabera. Era berean, Lander Aiarza Derioko alkatea hurrengo lau urteotarako lehendakari izendatu dute Gorka Carro Sondikako alkatearen ordez.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk hamabost ordezkari izango ditu Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatean

ARGAZKIA JAITSI

Txorierriko Mankomunitatea osatzen dute Sondika, Loiu, Lezama, Larrabetzu, Zamudio eta Derio, eta hogei urtetik hona dago martxan Txorierri bailarako hiritarrei “kalitatezko” zerbitzuak eskaintzeko helburuarekin.

Erakunde honek besteak beste eskaintzen ditu gizarte zerbitzuak, enplegua sustatzeko, autoenplegu eta prestakuntzazkoak, berdintasun alorrekoak, hezkuntza, gazteria, hondakinen bilketa, kale garbiketa, argiztapen publikoa eta euskararen sustapena.