Prentsa Aretoa
Berriak
2011/09/12
Ortuzarrek ETAri iragarri dionez “gelditu beharra du” baina ez Estatua “mugiarazteko”, baizik eta “euskal hiritarren % 100ak eskatzen diolako”
Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak ETAri iragarri dio “ez duela gelditu behar Estatua mugiarazteko”, euskal hiritarren ehuneko ehunak eskatzen diolako baizik. Bere hitzetan, Bilduko alderdiek lehengo egunean talde jeltzalearekin izandako bilera “koalizioaren lehen hauteskunde ekitaldia” izan da.
Bizkaiko jeltzaleen buruak Herri Irratiari eskainitako adierazpenetan baieztatu du talde armatuak “bakea” zor diola euskal gizarteari eta ez Espainiar estatuari. “Ez du gelditu behar Estatua mugiarazteko, gelditu beharra du euskal hiritarren ehuneko ehunak hala eskatzen diolako” baieztatu du.
Ortuzarren esanetan ezker abertzaleak “bizitza politiko normalizatuan” sartu behar du eta “argi izan behar du kaltea eragin duela jarrera horiei babesa eman dielako”. “Estatuak ere espetxe politika gizabidetsuagoarekin mugitu beharra du. Baina ez daude plano berean. ETAk eta ezker abertzaleak beren aldetik mugitu behar dute, Estatua mugitu ala ez”, azpimarratu du.
Bestetik ere, eta Bilduk talde jeltzaleari hauteskunde orokorretan elkarrekin joateko egin dion eskaintzaz galdetuta erantzun du koalizio soberanistak “azaldu beharko lukeela” “zergatik gonbidatzen duen Madrilera joateagatik hainbeste kritikatu izan duen taldea”.
“Ez da zintzoa ezta serioa, herri honen ahots bakarra izan garenoi lezioak eman nahi izate hau. Eskaintza komunikabideen bidez egin ziguten, eta guk berdin erantzun genien; gero esan ziguten begirune eskasa erakutsi genuela eskaintza handiagoa zelako” gaineratu du .
Argudio hauek guztiak emanda gaineratu duenez “ematen du lehengo eguneko bilera Bilduren lehen hauteskunde ekitaldia izan zela”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25