Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/13

Bilbaok europar sozialista eta popularrak borroka antiterroristaren emaitzak aztertzera animatu ditu

Izaskun Bilbao EAJren eurodiputatuak europar sozialista eta popularrek euroganberaren osoko bilkurak gai juridikoetarako batzordeari itzuli dion txostenak defendatzen duen politika antiterroristaren ebaluaketa babestea espero du. Eurodiputatu jeltzalearen ustetan “hiritargoari gardentasuna zor diogu, konfiantza eta adostasuna eragin nahi baldin badugu”.

rss Ezagutzera eman

Bilbaok EAJk ekimen hau babestuko duela iragarri du “biktimentzako sorospen zerbitzu berezitua behar dugulako -txostenean bertan jasotzen den eskaria-,  terrorismoaren kontra borrokatzeko gastatzen duguna jakin behar dugulako eta lan horrek denon askatasunean nola eragiten duen eta giza baliabidetan, ekonomikoki eta politikoki duen kostea ezagutu behar dugulako”. Politikari jeltzaleak gogoratu duenez “gardentasun hori zor diogu hiritargoari, konfiantza eta adostasuna eragingo badugu”. 

EAJren eurolegebiltzarkideak gogoratu duenez Euskadin “terrorismoak ia 900 pertsona hil ditu eta hori bizitza eta minetan arrazoitu ezin den kostea da”. Horrekin batera azaldu duenez, terrorismoaren kontrako borrokaren aitzakiapean ere oinarrizko eskubideak urratu dira. “Batzuek uste izan zuten-esan du euskal abertzaletasuna eta terrorismoa lotu izan dutenak aipatzeko-ETAk gure izenean hiltzen zuela eta zaintzapean bizi izan gara ETArekin kolaboratzea egozten ziguten bitartean”.