Prentsa Aretoa
Berriak
2011/09/19
Ortuzar: “EAJ-PNVren izen aldaketak euskal nazioaren askatasuna aldarrikatzeko nahiari erantzuten dio”
Andoni Ortuzar Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak baieztatu duenez, 'Partido Nacionalista Vasco' izena 'Partido Nacional Vasco' tituluarekin berriztatzeko nahiak “euskal nazioaren askatasuna” aldarrikatzeko nahiari erantzuten dio, ehun baino urte gehiagoko aldian “euskal nazioaren kontzientzia” iratzartzea lortu ondoren. Ezker abertzaleari eskatu dio Bateragune auziko zigorraren ondoren, “aldebatekotasunetik” abiatutako bideari ekiten jarraitzeko adorea erakuts dezala.
Onda Vascari eskainitako elkarrizketan esan duenez “europar esparruan, azken aldi honetan “ista” amaiera duten terminoek muturreko kontzeptuetara lotzen da, izan daiteke muturreko eskuina edo muturreko ezkerra, eta ez dira ondo antzematen ingelerara edo frantseserako itzulpenak, muturreko alderdiekin alderatzeko arriskua baitago”. “Honek zailtasunen bat eragiten du nazioarte mailako harremanetan” azaldu du.
Era berean gaineratu duenez “honen azpian, askoz ere ezbai sakonagoa dago” eta gogoratu du EAJ-PNV duela 116 urte sortu zela. Sabino Aranak sortu egin zuen “jatorrizko burujabetasuna zuten euskal lurraldeak zeuden arren” berauetan “nazio kontzientziarik ez zegoelako”.
"Eta berak EAJ-PNV sortu zuen nazio kontzientzia hau iratzartzeko. 116 urte geroago, eta EAJ-PNVk egin duen lanari esker, nazio kontzientzia hau esna dago; euskal hiritarren nazio kontzientzia oso sendoa da eta orain behar da subjektu politiko hori, nazioa den euskal herri hori, nazio gisa aitortua izan dadila” azpimarratu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25