Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/20

Andoni: “Gure jardunak egunean milioi bat euro ekarri ditu Euskadira”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren BBBren lehendakariak Onda Cero irratiari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez “egoera politikoa konplikatzen den arren, guk legebiltzar taldea izango dugu Diputatuen Kongresuan. EAJ-PNVk legegintzaldiko egun bakoitzeko milioi bat euro lortu ditu, osotara 1.264 milioi euro. Oso garrantzitsua da Madrilen EAJ alderdia izatea”.

rss Ezagutzera eman

Ortuzarrek ETAri eskatu dio bere amaiera iragartzea, matrikulen lapurreten eta erakundearen banaketaren inguruko espekulazioak amai daitezen; era berean “adorea eta kuraia” eskatu dio ezker abertzaleari, banda armatuari desegiteko “urratsak berehala” eman ditzala eskatzeko.

Ildo berean zehaztu du “oso larria” dela  ETA izan baldin bada; eta ez bada izan “kontuan izan behar du  zenbat eta lehenago esan bere amaierara iritsi dela  eta bere taldea  zenbat eta lehenago  desegin, orduan eta errazagoa izango da  beraiek izan ote direnaz espekulatzeari uztea”.

Ortuzarrek ETAri desagertzea eskatu dio, baina ezker abertzaleari ere esan dio “adorea eta kuraia” izan dezala bandari “urrats horiek berehala ematea” eskatzeko. “ETAk ez dio ezeri itxaron behar, ez du Madrilen keinurik itxaron behar” baieztatu du.