Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/21

Greaves: “Izan garelako, izango gara”

Belen Greaves EAJ-PNVren EBBren Idazkariak gaur goizean aurkeztu du Sabin Etxean, igandean, irailak 25, Foronda Zelaietan, Gasteizko aireportu ondoan ospatuko den Alderdi Egunaren 35. edizioa. Aurtengo goiburua, “Izan garelako, izango gara”.

rss Ezagutzera eman

Greavesek azaldu duenez “On Joxe Miguel Barandiaranen baimenarekin, berak esandako berbetan oinarritu gara” -Izan ginelako, garelako eta izango garelako- 2011ko Alderdi Egunerako goiburua egiteko”.

“Aurtengo Alderdi Egunak ere hurrengo hauteskunde orokorrerako aurre-kanpainaren hasiera suposatzen du. Itxaropen eta ilusio mezu batez joango gara hauteskundeetara, baina baita ardura eta seriotasun mezu batez, Herri gisa aurrean ditugun erronkei ekiteko” gaineratu du.  

EBBren Idazkariaren esanetan, une honetan aurkitzen gara hiru erronkaren aurrean “Espainiar estatuaren kasuan behintzat, ez dugu oraindik ikusteko dagoen guztia ikusi. 800.000 milioi euroko zorra eta langabezia dira oso konpontzen zailak. Eta arazo honek oraindik ezin izan du PP eta PSOE Estatuko alderdi nagusi bien arteko akordiorik eragin”.

“Bigarren erronka: Bakea eta bizikidetzaren normalizazioa. Eta, hemen gure Alderdiak oso argi dauka honetan ez dela kalkulu politikorako tokirik. Bakea bakea da eta ez dago bakearekin jolasterik”.

Eta, hirugarren erronka “nazio gisa dugun erronka. Euskadi munduan kokatzea. Euskadi Europako beste nazio gisa. Euskadirentzako estatus politiko berria”.

“Aldi honetan, Euzko Alderdi Jeltzaleak egon behar izan duen tokian egon da. Euskadiren interesak defendatuta. Konplexurik gabe. Eta, etorkizunean ere, gure Alderdiak era berean jardungo du. Hauek izango dira Alderdi Egunean garatuko ditugun ildo politiko nagusiak”.