Prentsa Aretoa
Berriak
2011/09/25
Urkullu: “Izan garelako izango gara”
Gaur Forondan ospatu den eta milaka jelkidel eta jeltzale bildu dituen Alderdi Egunean, EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk azaldu duenez, “aurrean ditugu Azaroaren 20ko hauteskundeak. Ezagun ditugu oraingo zailtasun eta kezkak. Ezagun ditugu enpresa eta familia askoren arazoak. Krisialdi ekonomikoaz ari garenean, guk pertsonak ditugu gogoan. Pertsonei konponbideak zor dizkiegu. Honakoa da gure jarduna. Horregatik inbertsioak eta eskumenak. Horregatik aurrekontu eta egonkortasun akordioak. Horregatik ere autogobernua, ongizatea delako. Guk errealismo ekonomikoa aplikatzen dugu”.
Iñigo Urkullu (Alderdi Eguna 2011)
HITZALDIA - 2011/09/25
Urkulluk aurtengo Alderdi Egunaren lema gogoratu du:“Izan garelako, izango gara” eta gaineratu duenez, “duela 34 urte, 1977an, gure Alderdiak berebiziko erabakia hartu zuen. Madrilen egotea. Politika egitea. Hauteskunde Orokorretan parte hartzea. Ordutik aurrera, Juan Ajuriagerrak utzi zigun agindua bete izan dugu. Bere hitzetan: “Euskadiren etorkizunaren zatiren bat jokoan den toki orotan, EAJ izango da euskaldunon interesak defendatzeko”.
“Behar den tokian egon gara, Euskadiren interesak jokoan izan diren tokian. Egoten jarraituko dugu. Beste garai batzuetan Jose Antonio Agirre eta Juan Ajuriagerra bera egon ziren moduan, orain ere Madrilera itzuliko gara. Maleta arinarekin eta bihotza Euskadin gordeta” azaldu du.
Buruzagi abertzaleak azpimarratu duenez baita “alderdi bezala harro gaude, burua goi-goian mantentzen dugu. Euskal ordezkari guztiak harro senti daitezke. Harrotasun osoz esan dezakete Euskadi gaur gehiago dela, autogobernu eta ongizate zabalagoa duela. Harro gaude ibilbide honetaz. Bide hau egin eta lagundu duten guztiekiko esker onez. Inork ez digu ezer oparitu. Lortutakoa, Euskadiren alde dena eman duten pertsonei zor diegu. Legegintzaldi honetan Kontzertu-Itun Ekonomikoaren babes iuridikoa, ECOFINen egotea, Enplegurako Politika Eraginkorrak eta beste 16 eskumen ekarri ditugu gutxienez. Guztira 1.264 milioi euro lortu ditugu. Milioi bat euro egun bakoitzeko”.
“Inork ez digu ezer oparitu. Bide hau bakarrik egin behar izan dugu. Kosta ahala, kosta. 1977 urtean Xiberta batzarrean egon ginen.Ezker Abertzaleak beretzat hartu zuen -borroka iraultzailearen abangoardia- izena. -Osoko apurketa- erabaki zuten eta Hauteskunde Orokorretan ez parterik hartzea”.
“Orain, 34 urte pasa dira. Une ona ezker abertzalearen balantzea egiteko. Orain, abangoardia, borroka eta iraultza bertan behera uzten dute. Osoko apurketa ahaztu eta Madrilera joatea erabaki dute. Guk 77an hasi genuen bide berbera egingo dute. 34 urte galdu dituzte. Gu orduan ez ginen gelditu. Orain ere ez gara geldituko. Euskadiren etorkizuna jokoan dagoen toki guztietan egongo gara. Euskadi ez da geldituko. Izan garelako, izango gara” gogoratuz bukatu du.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25