Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/27

EAJ-PNV lanbide erakunde administratibo autonomoa bilakatzearen alde

Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeak Lanbide erakunde administratibo autonomoa bilakatzeko aurkeztu den lege proposamenarekiko babesa adierazi du; hala eta guztiz ere, iragarri du osoko bilkuran zuzenketak aurkeztuko dituela Eusko Jaurlaritzak Administrazio Kontseiluan gehiengoa izan dezan eta euskal kooperatiben mugimendua ere Kontseilu horretan izan dadin.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV lanbide erakunde administratibo autonomoa bilakatzearen alde

ARGAZKIA JAITSI

Ricardo Gatzagaetxeberria legebiltzar jeltzaleak gogoratu duenez Lanbide 2009 urtean 2010 urteko aurrekontuen legearen bidez izaera pribatuko erakunde publiko gisa eratu zenean, EAJ-PNVk proposamen alternatiboa aurkeztu zuen erakunde administratibo bisa sortua izan zedin baina “proposamena PSE eta PP alderdiek errefusatu zuten” .

Ekimen hau legebiltzarrean tramitatu ondoren, Legebiltzarrak Lanbide erakunde administratibo autonomo bilakatzea onartu du eta EAJ-PNVrentzat “kontrol publiko handiagoa eta legebiltzarraren kontrol handiagoa suposatuko du ekonomia, finantza, aurrekontu eta langileen kontratazioetan eta lan eta prestakuntza arloko diru laguntasunak diseinatzeko politikari dagokionez”