Prentsa Aretoa
Berriak
2011/09/27
Erkoreka: “18 transferentzi lortu ditugu eta horietariko batzuk historikoak dira”
Gaur Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan Josu Erkoreka Diputatuen Kongresuko EAJ-PNV Euskal Taldearen bozeramaileak azaldu duenez, “legegintzaldi hau konpromiso bikoitzaren legegintzaldia izan da. Batetik, egonkortasunaren aldeko konpromisoa eta bestetik, Euskadiren aldeko konpromiso sendoa izan dugu”. “Egonkortasuna guretzat oso garrantzitsua izan da ekonomia mailan eta politika mailan baita. Neurri garrantzitsuak hartu behar izan ditugu eta guretzat hau guztia ezinbestekoa izan da”.
“Euskadiren aldeko konpromisoa ere bi alde desberdinetatik garatu dugu: garapen teknologikoaren aldetik eta autogobernuaren aldetik. Garapen teknologikoa guretzat berebizikoa da. Espainiaren baitan Euskadi, teknologi mailan, punta-puntako delako eta guretzat beharrezkoa delako teknologiaren aldeko apustua egitea krisitik ateratzeko” azaldu du.
Bestetik autogobernuaz ere mintzatu da. “Arlo honetan, lorpen historikoak burutu ditugu; Ecofinen parte hartzea, Kontzertu ekonomikoaren blindatzea. Orain hainbat tresna ditugu krisialdiari aurre egiteko. 18 transferentzi lortu ditugu eta horietariko batzuk historikoak dira lortu ezinezkoak izan direlako urte askotan eta momentu kritiko honetan oso eraginkorrak izan daitezkeelako (adibidez, teknologia eta ikerketei buruzko transferentziak, enplegurako politika aktiboak...)”.
Autogobernuari dagokionez ere autodeterminazioaz aritu da eta azaldu duenez, azken legegintzaldi honetan bi aldiz planteatu du EAJ-PNV Euskal Taldeak gai hau Diputatuen Kongresuan. “Norbaitek uste badu beste legealdi batzuetan autodeterminazioa izatea bere programaren puntu bakarra, jai dauka, izan ere, ez dut uste ezer lortuko duenik. Guk autodeterminazioaren defentsa askotan bultzatu dugu eta ez dugu, oraindik, ezer lortu”.
Nabarmenak...
EBB
2024/11/24
Kongresua
2024/11/19
Kongresua
2024/11/14
Kongresua
2024/11/13
Berri ikusiagoak...
EBB
2023/07/23
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/11/25