Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/09/29

Izaskun Bilbaoren ustetan aurrerapen handia da europar gobernatze ekonomikoaren inguruan hartu den akordioa

Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurodiputatuak “aurrerapen handia” izenez deitu du Europar Legebiltzarrean onartu berri den “gobernatze ekonomikorako bilduma” izenekoa, hau da eurogunean erabaki ekonomikoak hartzea errazteko eta arintzeko sei zuzentarau dira eta estatu kideen defizita kontrolatzeko tresna batzuk eta estatu bakoitzaren egoera makroekonomikoa islatzeko parametro estatistikoak onartu dira. Onartu diren sei zuzentarau hauekin ere zigor batzuk onartu dira defizit mugak igarotzen edo estatistikak faltsutzen dituztenentzat.

rss Ezagutzera eman

Legebiltzarkide jeltzaleak bere botoarekin babestu ditu onartu izan diren sei zuzentarau hauek. Gogoratu duenez merkatuek bizi duten krisialdia ezer baino lehenago da konfiantza krisia, eta espero du “hartutako neurri hauek eta berandutu baino lehen hartu beharko direnek merkatuetara lasaitasuna ekartzea”.  

Izaskun Bilbao poztu egin da Europar Batzordeko Presidenteak Batasunaren Egoeraren inguruko Eztabaidan bozketak baino lehen aurkeztu duelako, finantza transakzioen gaineko zergarako proposamen zehatza eta euro-bonoen jaulkipenaren aldeko apustu zalantza gabea. Era berean, onartu den lege bilduma honek europar kontseiluaren oniritzia jaso du eta horrek legeriaren aplikazioa erraztuko du.