Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/05

Bilbao: “Kutxen Lege egitasmoaren inguruko errekurtsoak ez dio bat egite egitasmoari eragiten”

Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Ahaldun Nagusiak baieztatu egin du Batzorde Arbitralaren aurrean aurkeztu den Kutxen Legerako egitasmoaren errekurtsoak “ ez diola ezertan eragiten BBK , Kutxa eta Vital bat egiteko egitasmoari”, hiru kutxek “ osoko segurtasuna baitute” orain ematen ari diren “ urratsetan”. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzari leporatu dio “ez duela egia esaten” foru errekurtsoari egiten dizkion kritiketan.

rss Ezagutzera eman

Forum Europa-Tribuna Euskadin izan da Bilbao, eta bertan azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak Kutxen Euskal Lege egitasmoaren inguruan Batzorde Arbitralean aurkeztu duen erreklamazioak  “erakundeen ikuspuntutik garrantzitsua den arloa” aipatzen duen arren “gai txikiagoa da” kutxen erregimenaren arautzeari dagokionez.

Eusko Jaurlaritzari deitoratu dio “egiari huts egin diola” errekurtso honek euskal kutxen bat egitea “gelditu ahal duela” esatean. Azaldu duenez BBK, Kutxa eta Vital kutxek eman dituzten urrats guztiak “indarrean dagoen legezko araudiaren arabera egiten ari direlako”.

"Kutxen Lege Egitasmoa, lege egitasmoa baino ez da. Egunen batean onartuko da Kutxen lege bat. Inork ezin du aurrez epaitu onarpen honen emaitza. Baina, aurrezki kutxek gaur egun duten segurtasuna absolutua da gaur egun Aurrezki Kutxen inguruan dagoen ordenamendu juridikoa betetzen ari direlako” azaldu du.