Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

Berriak

2011/10/06

Erkoreka: “Azken urteetako arrantzari buruzko debate guztien %80ak EAJk eraman ditu Kongresura”

Gaur Bermeoko portuan Diputatuen Kongresuko EAJ-PNV Euskal Taldearen bozeramaile den Josu Erkorekak arrantza arloko sektorearekin izan duen prentsaurrekoan adierazi duenez, “gauza bat dago arratza sektorean beste sektoreetan ez dagoena, hots, arrantza sektoreko langileei ez zaie esan behar zein garrantzitsua den Madrilen egiten den lana eta han hartzen diren erabakiak, jakin badakite eta”.

rss Ezagutzera eman

Erkorekak azaldu duenez, “itsaso-arrantzaren erregulazio guztiak Madrilen eta Bruselan egiten dira. Zein arrain, non, noiz, zelan harrapatu... hauek guztiak Madrilen erabakitzen dira eta hor gure influentzia berebizikoa da”.

Bermeon izan dira Erkorekarekin batera, besteak beste, Bizkai Buru Batzarraren presidente den Andoni Ortuzar eta Bermeoko alkate ohi den Xabier Legarreta.

“Azkeneko urteetan, Diputatuen Kongresuan arrantzari buruzko debate asko eman izan dira. Debate guzti horien %80ak Euzko Alderdi Jeltzaleak planteatu ditu. Beste %20ak Gailegoak, BNG-k, eta PPk eraman ditu. Azken hauen planteamenduak beraien interesak, hots, Gailegoen interesak defendatzeko izan dira. Guk, ordea, euskal arrantzaleen interesak eramaten ditugu Madrilera. Bokartari buruzko arazoak, debekuak, neskatila eta sareginen gatazkak. Guk eraman ditugu kontu hauek guztiak lehen aldiz Madrilera. Euskal arrantzaleen interesak guk defendatu ditugu beti, guk egiten ez badugu inork ez duelako egiten”.

Bukatzeko buruzagi jeltzaleak azpimarratu du baita, datorren urtean Arrantza Lege Iraunkorrerako eztabaidan parte hartuko dutela. “Eta orain arte egin dugun bezala, hor ere, euskal arrantzaleen planteamenduak defendatuko ditugu”. “Beste batzuk Madrilera zarata egiten joango direla esan dute. Gu, aldiz, zuon, euskal arrantzaleon, ekarpenak eramatera joango gara” esanez amaitu du.

Argazkiak eta ahots kortea